Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-09-13 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Anaiak zarete. Gurasoak kanpoan dira eta haien gelan sekretu bila hastea bururatu zaizue. Ea zer aurkitzen duzuen.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Aita ta ama dabiltza
Salou inguruan,
ta guk gaiztakeria
daukagu buruan.
Haien koartora sartu
modu seguruan,
miaka hasi armaio
ta kajoi barruan;
ba al dakizu kartera
nun gordetzen duan? (bis)

Mendiluze:
Gaur gela miatzeko
aukera aparta,
baina hortan hasi ta
lagun, hau da marka!
Galdetzen dezu "amak
kartera nun dauka?";
nik hori jakitea
baino ez zen falta!
Hori aitarentzat ere
sekretua da-ta. (bis)

Irazu:
Mesonotxan bilatzen
beharko da saia,
hemen hartua baitet
sekretu usaia;
kriston argazki pila
ikusita ia,
hemen dago neska bat
pilta, alaia,
hau ez da ba izango
aitan andregaia? (bis)

Mendiluze:
Hori ez izatea
aitarrentzat pena,
bainan benetan da hau
neskatxa lerdena;
nik inoiz konkistatu
dedan ederrena,
bera da argazkian
gaur azaltzen dena,
zuk kendu zenidala
pentsatzen nuena. (bis)

Irazu:
Nexka hori jarri zala
gu bion tartian,
zergatik hasi zara
hortan atakian?
Nork-ta aitak kenduko
nere aitzakian;
kartera bilatu det
almuhadapian,
gaupasa egitera
atera gaitian. (bis)

Mendiluze:
Gauzak gordetzen txarrak
dira nagusiak,
nunbait ez daude hortan
oso ikasiak.
Beraienak ez dira
altxor bereziak,
lehen ere baitauzkagu
ondo ikusiak,
txikitako argazki
hortera guziak. (bis)