Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Turista hauek ibiltzen dira
ia beti nere mende,
eta ni, berriz, batzutan hauen,
besteetan besteren alde;
nere beharra baldin badezu
mugitu beharra zaude;
ni zazpiretan agertuko naiz
baina hamarretan gorde.
Zeru gainean ondo dakit nik
lasai asko nola bizi;
hauentzat, berriz, nere beroa
mundu honetan lehenbizi.
Abuztua da eta igual ni
joan ninteke ihesi;
mundu guziak oporrak ditu,
nik ez al ditut merezi?
Beraz, agian aterako naiz
eta agian ez bate;
baina pentsatu badaukadala
beti aina borondate.
Nere inguruan gertatzen dena
argitzea ez da kalte:
ni egunero ateratzen naiz,
lainoek estaltzen naute.