Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-03-02 Hondarribia Jaialdia
Conductor/a
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duten neska-mutilak zarete. Nola banatuko dituzue etxeko lanak?

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Heldu zaigu aukera
gure trantzekoa,
lanak nola banatu
estudiatzekoa.
Badinat formula bat
gozo antzekoa:
hik sukaldekoa ta
nik gainontzekoa. (bis)

Lujanbio:
Hara Xabierrek egin
nahi duen aukera:
beretzat etxea ta
neska sukaldera.
Hori onartzeko prest
naukazu gainera,
baldin zu sukaldean
sartzen ez bazera. (bis)

Amuriza:
Goiko lanak neronek,
hori dut aukera;
ez naiz sartuko horra,
hau da hau plazera!
Eta ibiliko naiz
txorien antzera
zerori ere koartura
sartzen ez bazera. (bis)

Lujanbio:
Azkar adostu degu,
zuk holaxe nahi'zu,
baina baezpa eman
nahi dizut abisu:
bi komon ta eskailerak
zuretzako, aizu;
ta etxe honek ditu
hamazazpi pisu. (bis)

Amuriza:
Ez daukat hainbesterik
nik zertan erosi;
ez zaitea maitea
auzoraino jausi.
Konpenetra gintezke
kariño ta guzi;
zuk telebista piztu
eta nik ikusi. (bis)

Lujanbio:
Telebistakin zertan
aritu burrukan?
Beste banaketa bat
dabilkit burutan:
lana egiten det nik
hainbeste lekutan!
Zuk astegunetan ta
nik asteburutan. (bis)

Amuriza:
Uste det hor ederki,
zuzen zabiltzela;
ondo ulertu al dut
zure karrusela?
Nik obedituko dut
diozun bezela
baina gero ez esan
matxista naizela. (bis)

Lujanbio:
Matxista kontuekin
ez jarri erreta;
nik primeran egin det
lanen banaketa,
ta nerea mugatzen
det larunbateta
ta igandeetan jai
kristaua naiz-eta. (bis)

Amuriza:
Apaizen batek nunbait
hartua zaitu zu,
kristau fedea ere
gogoratu zaizu.
Eguna egin dugu
baina orain, aizu:
gaueko lanak nola
banatzen dituzu? (bis)

Lujanbio:
Gaueko lanak beti
hainbeste komeri;
orduak jartzea ez zait
iruditzen neri;
nork bere grina nola
behar dun ageri,
eta hego-haizeak
esango du hori. (bis)