Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Requiescat in pace [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena
Requiescat in pace [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-02-10
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Torero batek esan zuena
ondo daukat ikasita:
azken faenan denok besotan
hankak aurrera jarrita.
Matadore bat gogoan hartuz
hasi behar det zirika,
denbora luzez bizi ondoren
azkenean ehortzita,
ordaindu gabe joan zaiguna
kontua mahaian utzita!
2
Nola ahaztu Gasteizen grisak
eliz-atarin tiroka?
Ta Jurramendin fanatikoek
bi gazte karlista bota.
La calle es mía harro esanaz
bera gainera mokoka.
Jakin dezala esandakoa
ez zaigula asko inporta,
Euskal Herrian behintzat beretzat
kalerik ez da izango ta.
3
Gazte-gaztetik geurean kontra
eskuinaren aitona,
euskara hilda zegoela ta
museo batentzat ona.
Alferrik ez da pasa debora
esaldi hartatik hona,
bizitzak badu denantzat buelta,
nahiz ta iruditu broma,
bera joan zen ta euskera da
bizi-bizirik dagona.