Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Requiescat in pace [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Iruretagoiena, Mikel

Description

Titre
Requiescat in pace
Dokumentuan jasotako izenburua
Requiescat in pace
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Torero batek esan zuena ondo daukat ikasita:
Air (txt)
Zuk il zenduen artzaia
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
24
Numéro
311
Pages
3
Date de publication / empreinte
2012-02-10

Requiescat in pace [Bertsoa] / Mikel Iruretagoiena

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-02-10 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Torero batek esan zuena
ondo daukat ikasita:
azken faenan denok besotan
hankak aurrera jarrita.
Matadore bat gogoan hartuz
hasi behar det zirika,
denbora luzez bizi ondoren
azkenean ehortzita,
ordaindu gabe joan zaiguna
kontua mahaian utzita!

2
Nola ahaztu Gasteizen grisak
eliz-atarin tiroka?
Ta Jurramendin fanatikoek
bi gazte karlista bota.
La calle es mía harro esanaz
bera gainera mokoka.
Jakin dezala esandakoa
ez zaigula asko inporta,
Euskal Herrian behintzat beretzat
kalerik ez da izango ta.

3
Gazte-gaztetik geurean kontra
eskuinaren aitona,
euskara hilda zegoela ta
museo batentzat ona.
Alferrik ez da pasa debora
esaldi hartatik hona,
bizitzak badu denantzat buelta,
nahiz ta iruditu broma,
bera joan zen ta euskera da
bizi-bizirik dagona.