Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Etsipenaren auka jarriak [Bertsoa] / Xabi Paya

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi

Descripción

Título
Etsipenaren auka jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Etsipenaren auka jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nahiz mundura ez garen sufritzera etorri
Melodía (txt)
Jardin bat zuretzat
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2313
Páginas
24
Fecha de publicación / impresión
2012-03-04

Etsipenaren auka jarriak [Bertsoa] / Xabi Paya

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-04 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Nahiz mundura ez garen
sufritzera etorri,
negarrak izaten du
jaiotza jatorri,
baina ahal dela ez da
egin behar sarri...
Sei bertso goxo gura
nizkioke jarri
tunelean argirik
ez dakusan horri.
II
Dena ikusten duzu
triste eta txarto,
esperantzarik ere
ez duzu biharko...
baina ez ote zara
ohartu ahalko
orain triste zaudela,
begi bete malko,
inoiz zoriontsua
izan zarelako!
III
Ez da egunsentirik
gabeko gau hotzik,
ez da berriz osatu
ezin den bihotzik,
ez da azken penarik,
ez betiko pozik,
ez minak arintzeko
modu efikazik,
sentitutik ikasten
saiatzea baizik.
IV
Kezkaren bat bihurtu
zaizunean traba,
jokatu esaerak
dioen gisara:
“Zergatik arduratu
konpongaitza bada?
Eta konponbiderik
baldin badu, hara:
zergatik arduratu
konponduko da ba!
V
Dena ikusten duzu
triste eta txarto,
esperantzarik ere
ez duzu biharko...
baina ez ote zara
ohartu ahalko
orain triste zaudela,
begi bete malko,
inoiz zoriontsua
izan zarelako!
V
Itsasoa ezin da
beti egon bare,
olatuek astintzen
dute aldez alde.
Bizitza bizitzeko
bi aukera daude:
neurrian bizi poz
zein penak, parez pare,
edo pozak zein penak
bizi neurrigabe.
VI
Ez da egunsentirik
gabeko gau hotzik,
ez da berriz osatu
ezin den bihotzik,
ez da azken penarik,
ez betiko pozik,
ez minak arintzeko
modu efikazik,
sentitutik ikasten
saiatzea baizik.
VI
Ustez lehenago bizi
zinen ametsetan
minak azaldu arte
bizitza benetan,
baina poza etortzen
zaizunean bueltan,
konturatuko zara
momentu horretan,
soilik egon zarela
iragarkietan.