Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Iñigo Cabacasek bide emanda [Bertsoa] / Aritz Arruti
Iñigo Cabacasek bide emanda [Bertsoa] / Aritz Arruti
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-04-27
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Hilan bosteko distantziatik
landu nahi dut notizia.
Bilbon istilu bat omen zela
oldartu zen polizia;
gazte bat grabe buruan jota,
pinta oso itsusia.
Batzuek ondo bermatzen dute
segurtasun gabezia.
2
Astelehenean hil zen iñigo,
betilunak ta malkoak,
ustegabetik ez zuen asko
Ares-en azken tantoak
Leon-Kastillo egiten baitu
tiroka peloteroak.
Baten biziko direnak daude
ta bestean hildakoak.
3
Gerora iñigo Cabacasenak
aztoratu du mundua.
Hurrena zu zeu izan zintezke!
ta sortzen du apurua.
Gaur badirudi hilotz baten zain
zegola batzun burua,
kuestionatzeko hemen daukagun
polizia eredua.
4
Dimititu, Ares! Berdinarekin
hona ez zaitez itzuli!
pelotazoen ondorioak
jakinda hola ibili,
nahiz armei kulpa botata orain
nahi dun ardura estali.
Ministro batek baimendu ditu
zer ta nola erabili.