Bertsos - View details   To know more about this section

Iñigo Cabacasek bide emanda [Bertsoa] / Aritz Arruti

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Arruti, Aritz

Description

Title
Iñigo Cabacasek bide emanda
Dokumentuan jasotako izenburua
iñigo Cabacasek bide emanda
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hilan bosteko distantziatik landu nahi dut notizia.
Melody
Loreak udan ihintza bezela I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Number
316
Pages
3
Publication / printing date
2012-04-27

Iñigo Cabacasek bide emanda [Bertsoa] / Aritz Arruti

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-04-27 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Hilan bosteko distantziatik
landu nahi dut notizia.
Bilbon istilu bat omen zela
oldartu zen polizia;
gazte bat grabe buruan jota,
pinta oso itsusia.
Batzuek ondo bermatzen dute
segurtasun gabezia.
2
Astelehenean hil zen iñigo,
betilunak ta malkoak,
ustegabetik ez zuen asko
Ares-en azken tantoak
Leon-Kastillo egiten baitu
tiroka peloteroak.
Baten biziko direnak daude
ta bestean hildakoak.
3
Gerora iñigo Cabacasenak
aztoratu du mundua.
Hurrena zu zeu izan zintezke!
ta sortzen du apurua.
Gaur badirudi hilotz baten zain
zegola batzun burua,
kuestionatzeko hemen daukagun
polizia eredua.
4
Dimititu, Ares! Berdinarekin
hona ez zaitez itzuli!
pelotazoen ondorioak
jakinda hola ibili,
nahiz armei kulpa botata orain
nahi dun ardura estali.
Ministro batek baimendu ditu
zer ta nola erabili.