Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Euskara agiriak opari [Bertsoa] / Xabi Paya

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi

Descripción

Título
Euskara agiriak opari
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskara agiriak opari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laster EGA emango zaionez merezi ez duen horri,
Melodia
Naparruatik ardo karraio A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2321
Páginas
24
Fecha de publicación / impresión
2012-05-06

Euskara agiriak opari [Bertsoa] / Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-06 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Laster EGA emango zaionez
merezi ez duen horri,
gure hizkuntzaren hobe beharrez
test bat nahiko nuke jarri.
Izan dadila “ez dakitenen”
gabeziaren neurgarri...
eta “dakiten” batzuei ere
baietz primeran etorri!
II
Hiru hitz zerrenda hauetatik
esan zein ez den okerra:
1) Ospitalea, halitosia,
suspertu, hautsi, platerra.
2) Ziur, jardun, urrun, harmonia,
zizarea, Inglaterra.
3) Exijitu, armonia, ziza,
zerra eta motozerra.
III
Honako hiru esaldietan
bakarra da zuzenena:
1) Euskalduna da gure hizkuntzaren
alde borrokatzen dena.
2) Euskalduna da erromerian
gogoz dantzatzen duena.
3) Euskalduna da euskarak duen
oztopo nagusiena.
IV
Hauetatik zein ez da zuzena
1) hala biz ala 2) hala bedi,
1) hobea ala 2) hobeagoa,
1) komeria ala 2) komeri,
1) hori guztia ala 2) guzti hori,
1) inauteri ala 2) ihauteri
1) polizia etxe, 2) komisaria
edota 3) komisaldegi?
V
“Gauzak”, “pertsonak” eta “egiak”
zer da ezin dutena jasan?
“Auhendatzeak ez du merezi”
ez esan, ez hemen, ez han.
“Aldea beti prezioan datza”
pluralean nola esan:
“alde__ beti prezioan ______”,
bestela ezin da izan.
VI
Euskal herritar denek euskaraz
erruz egingo balute,
azterketarik ez egitea
aise ulertuko nuke,
baina sasoia baino lehen EGA
oparitzearen truke,
gure hurrengo belaunaldiek
hobeto hitz egingo al dute?