Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia
Conductor/a
Elias, Iraia
Muñoa, Unai
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
"Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun.

Descripción

Melodia
Eguzkiak urtzen du han goian B
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herria nire burua
bi-biak nola ez maita?
Batean Sortu sortu da eta
bestean hau (1) sortu baita
nire sabela borobilduaz
doa-ta nik hala nahita
udan ni ama izango omen naiz
eta gitarrista aita.
Ta beraz nere intuizio
eta senari jarraika
sormenarentzat urte ederra
da bi mila ta hamaika.

Galdetzen dinat hiri Iraia
hi beldurtuta al hago?
Une batzutan ni ere hala
egon izan naun zeharo.
Hala diote "Askatasuna
eta parrandak akabo!
Ama izanda norbera bere
buruan jabe ez dago".
Baina halere nire barruan
hots hoiek dira arraro
juxtu ni orain sentitzen bainaiz
inoiz baino askeago.

Gozatu nahi dut perfilez jarri
ta sabelaren soslaia
gozatu nahi dut azal gorrien
eta pardelen usaia
ume txikian mundua eta
nire barruko paisaia
eskaparate mediatikotik
erretiratze lasaia.
Zorionaren formula ez da
baina hau da nire nahia
ta beste gabe gozatu nahi dut
tokatzen zaidan garaia.

(1) Eskua sabelaren gainean jarri zuen.