Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-09-09 Alkiza Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue.

Descripción

Melodia
Ari naizela ari naizela I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Igor bertsotan hasten denean
doinu luzeak hartuta
ze elegante doan aurrera
saltoak eskibatuta!
Regularra da segurua da
puntu asko pilatuta
ze maillot daukan antzematen da
berdera begiratuta. (1)

I. Elortza:
Beraz elkarri gauza politak
dizkiogu guk esango.
Nik Ametsekin bertso bueltatan
egin ditut mila txango
neurri txikian abilagorik
ez da bat inun izango
herio baten jeitsita kurba
denak hartzen ditu ondo.

A. Arzallus:
Har ezazute habanera bat
zortzi puntuko bezala
kuadradua da bere formetan
ez da ez doinu txapala
goitikan behera forma estua
bere bidean doala
badirudi Igorren gorputza
propio egina dala.

I. Elortza:
Eta Ametsi begiratu ze
berezkotasun darion!
Nik txapelketan garaipenaren
trazak han hartu nizkion
goizetik hasi eta regular
ia-ia sua zerion
haraino ondo heldu zen baina
esprinak huts egin zion.

A. Arzallus:
Beraz zu neri begira zeunden
neure kolpe neure esprin
bukaerara iritsi baina
han aurrera egin ezin.
Ni maldetan ibiltzen naiz ondo
hain nago argal ta erkin
esplosibidade gutxi daukat
nik gorputz arin honekin.

I. Elortza:
Baina erlojuan kontra ona zara
ta hortan ohi duzu ekin
mendian berriz parekoik ez da
gure Zubeldiarekin
erregularra Lizaso dugu
maillot hori hura en fin
nik konformatu behar izaten dut
konbatibidadeakin.

(1) Igorrek kamiseta berdea zeukan soinean.