Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia:
Nere bizitzan beti joan naiz
pausorikan pauso zuzen
beti tono bat nahiko tenplaua
ez baju eta ez ozen
ez dakit ezer nerbiotatik
inoiz estrenatu naizen.
Hartu ezazu nere patxada
luzaro bizi zaitezen.
M. Amuriza:
Gure Jon Maia gaurkoan ere
etorri da zuzen-zuzen
itxura baten kantatu ohi du
lasai-lasai eta ozen.
Zure patxada eman didazu
beraz konpondu gaitezen
hartu itzazu nire nerbioak
puntuala izan zaitezen.
A. Estiballes:
Sudurra eman ahal dizut baina
da detaile bat zatarra.
Bere hernia diskal ta guzti
har zazu nire bizkarra
horrela gehio ez izateko
Pello Zabalan beharra
bereiz ditzazun noiz eguzkia
ta noiz eguraldi txarra.
M. Amuriza:
Zure bizkarra emon didazu
ta dut probatzeko beta
neurtu dizut ta ia metro bat
badauka bueltarik buelta.
Trukean nire lotsa zuretzat
eskukada bat beteta
bestela ere zuk lotsatzeko
asko behar duzu eta.
A. Labaka:
Bertsolariak nahiz ta buruan
nahastu hemengo ta hango
errima aldetik juxtu zabiltza
ez det gezurrik esango
nik errimadun hitz sorta pila
hala dizkizut emango.
Zure aitari ikasi diot
ta txarra ez da izango!
M. Amuriza:
Aitortu duzu nahikoa pobre
nabilela errimetan
eta agian bionak batuz
egon gaitezke orekan.
Zure potoak gura badozu
neuk egingo ditut bueltan
ta ia horrela zorte onena
daukazun zuk txapelketan!
J. Soto:
Uno noventa larogei kilo
morenoa ta naparra
Naparroako bi txapel eta
animaliko indarra
castellano bien ingles very good
ta hau da hau zoritxarra
hainbeste dohai eduki eta
bakarra eman beharra!
M. Amuriza:
Deskribapen hau lehendik ere
nik sarritan entzun dizut
ta umiltasun apur bat hartu
beharko duzu horren truk
baina hain ona bazara Julio
hainbat gauza baduzu zuk
nik arazorik ez daukat eta
osorik hartuko zaitut.
Miren, atzeko lau lagunen dohainak jaso dituzu, patxada, bizkarra, errima zerrenda eta Julio oso-osorik. Zer egiteko gai izango zinateke orain.
M. Amuriza:
Badut Jon Maia badut Julio
Ane eta Estiballes
nahaste hori arriskutsua
suertatu litekeenez
denak batuta zer emango dut
zer izango naiz ta zer ez?
Wazeman/keko pertsonaia bat
bertsolariaren ordez.