Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-12-23 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Zarauzko Kopla Txapelketa (5. 2011. Zarautz)
Actuación
2011-12-23 Zarautz Sariketa
Conductor/a
Aizpurua, Xabi
Epelde, Imanol
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikiak zarete, eta hor zabiltzate igerian, goxo-goxo, amaren sabel barruan, oraindik jaiotzeko, eta bat-batean amaitu da lasaitasuna. Amak urak hautsi ditu, atea irekitzen hasi da.

Descripción

Melodia
Kontu barri bat suzedidu da II
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-12-23 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Nere anaia hemen barruan
nolako nahi ta ezinak!
Baino zergatik gera bixkiak
eta horren desberdinak?

Mañukorta:
Amatxo ama “Ai! Ai!” esanez
hori dezu zoramena!
Nik burua’re haundia daukat
hori ein zazu aurrena.

B. Gaztelumendi:
Zu lehendabizi ateratzea
da onena azkenean
horrela poz bat hartuko baitu
ni irteten naizenean.

Mañukorta:
Beraz txandaka izan dezake
hemen sortzeko aukera
ni pasatutzen naizen zulotik
errez pasatuko zera.

B. Gaztelumendi:
Bai egia da ta baietz haiek
zu harrituta ikusi!
Lehenengo haurra jaiotzen dana
alkandora eta guzi!

Mañukorta:
Gauza horrela gure munduan
hemen gertatutzen dana
biok egin ta hazi gaitzazu
gure amatxo laztana.

B. Gaztelumendi:
Gure amatxok igual zurekin
egin dezake mejora
baina tamalez ni haztea pixka
pixka’t gehio kostako da.

Mañukorta:
Hala ere honek jarri lezake
nok jakin zenbat harmoni!
Txiki xamarra izanda ere
oso gogorra hago hi!

B. Gaztelumendi:
Ta horregatik esaten dizut
zu aurretik joanda hobeto
jada ikasten hasi behar det
bigarrena izateko.

Mañukorta:
Gure amatxok emana digu
hemen hainbeste etekin.
Bera lagunduz bizi gaitezen
mundu hontan alkarrekin.

B. Gaztelumendi:
Baina bi ume etorri gera
biok gogor edo bigun
ez dakit oso seguru berak
lagundu nahiko ote digun.

Mañukorta:
Halabeharrez ama laguna
agua bete-betian
hirurok ondo portau gaitezen
bizi geraden artian.

B. Gaztelumendi:
Beraz kanpora joan nahi dezu
ume ausarta sanoa
zuk nahi dezuna egin ezazu
ni berriz barrura noa.