Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarrik horrela idatzi eta
pentsatu zuen lehenago
hori esateko premiarikan
izan ez balu nahiago.
Errua ez da pertsonon baitan
errua legean dago
ta behe lainoak bihurtzen gaitu
morook errudunago
baina beiratzen ikas liteke
behe lainotik haratago. (bis)
Moroak beti bere gainean
du Damoklesen ezpata
beti pentsatu behar izaten du
noiz aldegin noiz eskapa
hortxe dijoa itzal bat legez
ttipi-ttapa ttipi-ttapa
arrastoa ta bidea eginez
pixkana-pixkanaka
behe lainoa jasotakoan
argia irteten da-ta. (bis)
Herri honetan itzalek soilik
egin dezakete alde
baina estatuak nola dabiltzan
beste itzal batzuen alde
sententzi oro dago idatzita
ez rekurso ta ez galde
baina moroak bai gu moroak
elkar babesteko gaude
ta babes horrek bilakatzen du
pertsona bat errugabe. (bis)