Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Goitia, Beñat
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarrik horrela idatzi eta
pentsatu zuen lehenago
hori esateko premiarikan
izan ez balu nahiago.
Errua ez da pertsonon baitan
errua legean dago
ta behe lainoak bihurtzen gaitu
morook errudunago
baina beiratzen ikas liteke
behe lainotik haratago. (bis)

Moroak beti bere gainean
du Damoklesen ezpata
beti pentsatu behar izaten du
noiz aldegin noiz eskapa
hortxe dijoa itzal bat legez
ttipi-ttapa ttipi-ttapa
arrastoa ta bidea eginez
pixkana-pixkanaka
behe lainoa jasotakoan
argia irteten da-ta. (bis)

Herri honetan itzalek soilik
egin dezakete alde
baina estatuak nola dabiltzan
beste itzal batzuen alde
sententzi oro dago idatzita
ez rekurso ta ez galde
baina moroak bai gu moroak
elkar babesteko gaude
ta babes horrek bilakatzen du
pertsona bat errugabe. (bis)