Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Orixe Saria (13. 2011. Donostia, Añorga)
Actuación
2011-03-05 Donostia Sariketa
Conductor/a
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Autores
Uranga, Jokin
Ejercicio
Bakarka oina-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Estu besarkatu zaitu. Aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan.

Descripción

Melodia
Neska zaharrak eta apaizak I
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduan zehar bidaiatzea
horixe nuen amestu
diru pixka bat aurreztu
gaur korreoko berri ankerra
ezin ordea saihestu. (bis)
"Ospitalean daukazu aita"
neri aurpegia belztu.
Gaur hementxe naiz aurkeztu
malko artean "Kaixo" esanda
besarkatu nauzu estu.
Mundua ederra da oso baina
honek parekorik ez du. (bis)

Era honetan ez gara egon
lehenago hainbeste aldiz
bioi bi begiek dizdiz
urtebete bat pasa kanpoan
igual gehiegi da neurriz. (bis)
Galzorian dut nere aita ta
orain ohartu naiz egiz
nagoela bere premiz.
Malko gehiago ez zazu bota
jarraitu ezazu irriz
aita orain zure ondoan nago
ta ez naiz joango berriz. (bis)

Hirurok gaude ohe ertzean
ze hirukote lasaia
aita, ni eta anaia!
Aurrerantzean ere horrela
batzen behar dugu saia. (bis)
Ospitaleko loreek dute
zorionaren usaia
benetan bazen garaia!
Hau gauza baten hasiera da
ez da ezeren amaia
denok batera egingo degu
bizitza honen bidaia. (bis)