Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertxoko Sariketa (5. 2011)
Actuación
2011-11-25 Aramaio Sariketa
Conductor/a
Agirre, Manex
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Ormazabal, Peio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Ormazabal:
Nire etxea ona da baina
diru aldetik kaxkarra
Gabonetako erosi diot
opari txiki bakarra
eta zuk berriz nahi duen dena
gainditua duzu marra
horrexegatik da nirea ona
eta zurea hain txarra. (bis)

A. Labaka:
Mutil txikia da gure Markel
oraindik ez da gizona
desesperatuta dauzka izeba
amatxo eta amona
erosi diot baloi haundi bat
ta baita play station-a
opari honekin ea bihurtu
daitekeen pertsona ona. (bis)

P. Ormazabal:
Bide hortatik nahiko iluna
daukazu etorkizuna
zure semea semea baita
eta ondoren laguna.
Millonada bat gastatu duzu
ze inbertsio txukuna!
Opariekin esan nahiean
hitzekin ezin duzuna. (bis)

A. Labaka:
Hitzekin sarri saiatua naiz
alperrik da eginahala
baina agian lortu dezaket
denbora pasatu ahala.
Opariekin osatua det
nahiko zerrenda zabala
badakit hala irriparre bat
oparituko didala. (bis)

P. Ormazabal:
Zuk hartu duzun bide horreri
erraztasuna dario
pentsatu behar zenuke Ane
noizbait jartzea serio.
Kotxe txiki bat erosi diot
eta ze erremedio!
Baina seguru nago kristoren
ilusioa egingo dio. (bis)

A. Labaka:
Ilusioa egin dezake
noski hainbeste oparik
ez dedala nik bera erosi nahi
badakigu zuk eta nik
ta poltsikoko kolpe guztiak
bai azkar ahaztuko zaizkit
opari bana ireki eta
muxu bat ematen badit. (bis)