Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-08-12 Aduna Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zure atzetik oraintxe itxi da ziegako atea. Datorren asteburu arte ez zenuke berriz zabaltzerik nahi.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaurkoan berriz jaso dut
borrero hoien bisita
nahiz ustez egina nuen
mutil-lagunakin zita
biluztuarazi naute
nere aurrean jarrita
borra bat ta pistola bat
beldurrerako teknika.
Ahalegindu naiz pentsatzen
zerbait ederra, polita
baina ni dardarka nago
eta etsitzen hasita
zeldako ateak zabalik
eta begiak itxita. (bis)

Nahiz pertsona ohitu ohi den
arian eta arian
ze urduritasun dudan
esperantzaren harian
nire kalerako gogo
ta itxaropen nagian
holako bisitek hiltzen
ari naute aspaldian.
Malko bat daukat kafean
goizeroko gosarian
ta dardarka hasiko naiz
ta ez dut nahiko agian
mutil-lagunak laztantzen
nauen hurrengo aldian. (bis)