Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hauteskundeei jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Hauteskundeei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eta urriak hogeita bata izango da azkenean
Melodia
Esplikatzera noa kontuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2334
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2012-09-02

Hauteskundeei jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-02 


Eta urriak hogeita bata
izango da azkenean
justu hogeiaren biharamunez,
urtebete joan denean
Diferentzia gutxi Dallasen,
edo Ajuria Enean
orduan bezain urruti eta,
Madrilerako trenean.

Buruz buruko bi hautagaiek
eurekin poz hainbat neke
patrikak hustu xamarrak eta
lana berriz galtza bete
elkar jan ordez elkarlan dosi
bana, nahiz ez egon merke
botika hori Euskal Herrian
bitan ordaindu liteke.

Iraila eta urria beti
oso elkarren gertuko
neurri gabeko estutualdia
udara pasa orduko
gainera etor dakigukeenaz
ez ote gara lehertuko...
Uff! Donostian behintzat ez gaitu
zenenak harrapatuko.