Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Hauteskundeei jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Hauteskundeei jarriak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Argitalpenaren izenburua: Argia [Aldizkaria] Argitalpen data: 2012-09-02
Eta urriak hogeita bata
izango da azkenean
justu hogeiaren biharamunez,
urtebete joan denean
Diferentzia gutxi Dallasen,
edo Ajuria Enean
orduan bezain urruti eta,
Madrilerako trenean.
Buruz buruko bi hautagaiek
eurekin poz hainbat neke
patrikak hustu xamarrak eta
lana berriz galtza bete
elkar jan ordez elkarlan dosi
bana, nahiz ez egon merke
botika hori Euskal Herrian
bitan ordaindu liteke.
Iraila eta urria beti
oso elkarren gertuko
neurri gabeko estutualdia
udara pasa orduko
gainera etor dakigukeenaz
ez ote gara lehertuko...
Uff! Donostian behintzat ez gaitu
zenenak harrapatuko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra