Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Ferietako gozoak [Bertsoa] / Jean Hiriart
Ferietako gozoak [Bertsoa] / Jean Hiriart
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Johan nintzan merkhatura
Ai, zer fortuna!
Espalakoin erostera,
Burriko baten saltzera,
Ahaha! ene plazera!
II
Bidean nindohalarik
Alegerarik
Uria hasi zerutik,
Babazuza hedoietik,
Ahaha! Non dut idorrik?
III
Larruraino trunpaturik
Eta freskorik,
Ikusi dut Ezpeleta,
Ai zer hango jendeketa!
Ahaha! Nolako besta!
IV
Abiatu niz hautatzen,
Espalakoinen,
Sathor bat barnetik ikusi,
Ene astoa ihesi,
Ahaha! zoinen zen bitzi!
V
Buruz buru egiten du
Mur de jaun Petut,
Bilhatzen nau zor dudala,
Laster paga dezadala,
Ahaha! balitz ahala.
VI
Erosi dut bi antxu,
Egin dut tratu...
Hogoira urthe bazuten,
Deusik ikhusten etzuten
Ahaha! itsu baitziren.
VII
Lagunek irri egiten
Eta trufatzen,
Antxu hetan engainatzen
Segur hainitz errex baitzen,
Ahaha! hortzik etzuten.
VIII
Ihes noha ostatura,
Lekhu itsura!
Hasi ziren makhilaka
Alde orotara joka.
Ahaha! ai nik zer zafla!
IX
Agertu ziren jandarmak
Bai gizon latzak!
Lothu zaizkitan lephotik
Eraman preso harturik.
Ahaha! mainotaturik.
X
Gartzelatik atheratu
Eta gosetu
Eskua sakelan sarthu
Eta handik moltsa galdu...
Ahaha! banuen dolu...
XI
Zer eginen dut bada nik
Ez badut sosik?
Itzul begiak ilhunik
Eta bertzeak zimurrik.
Ahaha! gutti kontentik.
XII
Etxalde nindohalarik
Tripa arinik,
Erortzen naiz ixtilera,
Anbiltzen zupu barnera.
Ahaha! ene ederra!
XIII
Etxeratu naizenean
Andrea borthan,
Abiatzen zait mokoka
Hordi txar eta banditka.
Ahaha! zer afaria!
XIV
Mur de burriko ihesi
Moltsa ebatsi
Antxuetan enganatu,
Trufak hartu, preso sartu.
Ahaha! ez naiz afaldu!
XV
Uzten ditut merkhatuak
Eta feriak
Zentzatzeko panparriko
Eta nahigabe asko.
Ahaha! sobra behingo!
Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/