Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Armstrong auziari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Sarriegi, Aitor

Descripción

Título
Armstrong auziari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Armstrong auziari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nondik heldurik ez omen dauka amerikano honenak
Melodia
Sekulan ez da sartu izandu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2344
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2012-11-11

Armstrong auziari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-11 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nondik heldurik ez omen dauka
amerikano honenak
txirrindulari bizitzan egin
omen ditu kristorenak.
Armstrong adina gaitzesten ditut
UCI ta bere ordenak
hamar urtera lehen estalia
lapurtu nahi diotenak.

Berez ez duen neurria ematen
bazaio jarduerari,
milaka euro eta ohore
badira lanaren sari,
langile soil bat bihurtzen bada
lagunaren salatari,
hau gertatzen da ta ez naiz soilik
txirrindularitzaz ari.

Zeinek ez ditu noizbait saihestu
alkoholemia kontrolak?
Droga guztien markatik libre
al daude denon odolak?
Lanean eta bizitzan ere
ez al daude eskirolak?
Gizartearen gaitz berak dauzka
gaur eguneko kirolak.