Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Armstrong auziari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor

Deskribapena

Izenburua
Armstrong auziari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Armstrong auziari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nondik heldurik ez omen dauka amerikano honenak
Doinua
Sekulan ez da sartu izandu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2344
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2012-11-11

Armstrong auziari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-11 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nondik heldurik ez omen dauka
amerikano honenak
txirrindulari bizitzan egin
omen ditu kristorenak.
Armstrong adina gaitzesten ditut
UCI ta bere ordenak
hamar urtera lehen estalia
lapurtu nahi diotenak.

Berez ez duen neurria ematen
bazaio jarduerari,
milaka euro eta ohore
badira lanaren sari,
langile soil bat bihurtzen bada
lagunaren salatari,
hau gertatzen da ta ez naiz soilik
txirrindularitzaz ari.

Zeinek ez ditu noizbait saihestu
alkoholemia kontrolak?
Droga guztien markatik libre
al daude denon odolak?
Lanean eta bizitzan ere
ez al daude eskirolak?
Gizartearen gaitz berak dauzka
gaur eguneko kirolak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra