Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Etxe-kaleratzeak (desahuzioak) [Bertsoa] / Eneko Fernandez
Etxe-kaleratzeak (desahuzioak) [Bertsoa] / Eneko Fernandez
Nombre de la estrofa:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-11-15
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egunkariak agertzen dira
milaka kasuz beteta
etxearena izan behar zena,
orain bizi hipoteka
familia pila, helduko ez den
irtenbide baten xerka
banketxeen lapurreta
Caixa, Kutxa ta BBK
kaleratzeena, ez da berria
baina ez da berriketa
bihar gutako edonork ere
pairatu dezake eta.
Krisi latz honek,drama handi hau
atzean dauka gordea
gureak soilik, ardura gaitu
ta ezin ikusi ordea
jende sobera,etxerik gabe
ez al da nahiko grabea?
kapitalaren legea
ote bueltarik gabea?
nahiz malkartsua eta gogorra
izan daitekeen bidea
denok merezi dugu mundu bat
hau baino askoz hobea.