Bertsos - View details   To know more about this section

Etxe-kaleratzeak (desahuzioak) [Bertsoa] / Eneko Fernandez

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Fernandez, Eneko

Description

Title
Etxe-kaleratzeak (desahuzioak)
Dokumentuan jasotako izenburua
Etxe-kaleratzeak (desahuzioak)
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Egunkariak agertzen dira milaka kasuz beteta
Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
32
Number
578
Pages
8
Publication / printing date
2012-11-15

Etxe-kaleratzeak (desahuzioak) [Bertsoa] / Eneko Fernandez

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-15 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunkariak agertzen dira
milaka kasuz beteta
etxearena izan behar zena,
orain bizi hipoteka
familia pila, helduko ez den
irtenbide baten xerka
banketxeen lapurreta
Caixa, Kutxa ta BBK
kaleratzeena, ez da berria
baina ez da berriketa
bihar gutako edonork ere
pairatu dezake eta.

Krisi latz honek,drama handi hau
atzean dauka gordea
gureak soilik, ardura gaitu
ta ezin ikusi ordea
jende sobera,etxerik gabe
ez al da nahiko grabea?
kapitalaren legea
ote bueltarik gabea?
nahiz malkartsua eta gogorra
izan daitekeen bidea
denok merezi dugu mundu bat
hau baino askoz hobea.