Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Arrainak eta bizikletak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue

Descripción

Título
Arrainak eta bizikletak
Dokumentuan jasotako izenburua
Arrainak eta bizikletak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azaroak 25 eskailera ditu igo:
Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2349
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2012-12-16

Arrainak eta bizikletak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-12-16 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azaroak 25
eskailera ditu igo:
“eraso gehiagorik ez!”
aditu dugu berriro.
Egunkarietan, zifrak:
zenbat gorpu, zenbat tiro.
Inon agertzen ez diren
zenbat kate posesibo?
Baina ez gara zenbaki
edo biktima pasibo!
Badugu antolatzeko
adina sen ta motibo
izan dezagun eraso
bat jasaten den aldiro
erantzun personal bat ta
mila erantzun kolektibo.

Emakumeak gizona
behar du, ez al da hala?
arrainak bizikleta bat
behar dezaken bezala.
Elkartu eta gozatu
dezakete, ta oxala!,
libertatea delako
itsaso oso zabala.
Norberak bere burua
errespetatu dezala,
zainduz bidea ta ura,
izedia ta kresala.
Arrainak hegan ikasi
baitezake berehala
bizikletak igerian
ere ikasi ahala.

Norberak daki ondoen
zer den eraso, zer txantxa,
norekin ta ze ordutan
joan nahi duen etxerantza,
non hasten den abusua,
non amaitzen konfiantza,
zer den menpekotasuna
eta zer adiskidatza.
Feminismoak indarrak
metatzera garamatza,
sare zulaezina da
konplizeen aliantza.
Ongi etorria zara,
zatoz, izan segurantza:
iraultza honen musikan
egingo dugula dantza. n