Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arrainak eta bizikletak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue

Deskribapena

Izenburua
Arrainak eta bizikletak
Dokumentuan jasotako izenburua
Arrainak eta bizikletak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Azaroak 25 eskailera ditu igo:
Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2349
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2012-12-16

Arrainak eta bizikletak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-12-16 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azaroak 25
eskailera ditu igo:
“eraso gehiagorik ez!”
aditu dugu berriro.
Egunkarietan, zifrak:
zenbat gorpu, zenbat tiro.
Inon agertzen ez diren
zenbat kate posesibo?
Baina ez gara zenbaki
edo biktima pasibo!
Badugu antolatzeko
adina sen ta motibo
izan dezagun eraso
bat jasaten den aldiro
erantzun personal bat ta
mila erantzun kolektibo.

Emakumeak gizona
behar du, ez al da hala?
arrainak bizikleta bat
behar dezaken bezala.
Elkartu eta gozatu
dezakete, ta oxala!,
libertatea delako
itsaso oso zabala.
Norberak bere burua
errespetatu dezala,
zainduz bidea ta ura,
izedia ta kresala.
Arrainak hegan ikasi
baitezake berehala
bizikletak igerian
ere ikasi ahala.

Norberak daki ondoen
zer den eraso, zer txantxa,
norekin ta ze ordutan
joan nahi duen etxerantza,
non hasten den abusua,
non amaitzen konfiantza,
zer den menpekotasuna
eta zer adiskidatza.
Feminismoak indarrak
metatzera garamatza,
sare zulaezina da
konplizeen aliantza.
Ongi etorria zara,
zatoz, izan segurantza:
iraultza honen musikan
egingo dugula dantza. n

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra