Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Frantzia eta Enperadorea [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Frantzia eta Enperadorea [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Ahuspeka hadi, oi Frantses gerlaria!
Jainkoak eman deraut Bitoria,
Argitu Krimeko iguzkia,
Hire oinetan ezarri du Rusia,
Eskuan du garhaizia!
Bihur zok esker bat handia!
Hire banderak harritzen dik mundu guzia,
Orotaz miretsia,
Agertzen da nola zeruko argia,
Ihes harama etsaia,
Gure armadak, iduri hedoia,
(Ai haren kuraia!)
Iragan ditu itsasoa, mendia, zelhaia,
Ikharan eman lurraren erdia.
Kanta dezagun: Biba Frantzia!
II
Noizbait agertu zaiku izen eder hura,
Napoleon! Frantsesen argidura!
Orai deskantsuz gohazke sura,
Urrun gure bihotzetik beldurra!
Napoleon ez da uzkurra!
Hari jarraik gintez Moskura,
Behar balitz munduaren bazterrera,
Bai eta alegera!
Bekhaiztez Anglesa, iduri muskerra,
Irets beza bere herra!
Gure armadetan, gora bandera
Iduri izarra!
Norapait suntsitu Frantzia ilhun zagokan khea
Noizbait jautsi gutartera bakea!
Biba gure Enperadorea!
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/