Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten [Bertsoa] / Angel Ugarteburu
Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten [Bertsoa] / Angel Ugarteburu
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-03-15
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarri izaten dugu
gidari beharra:
Egunez eguzkia,
gauez izarra.
Erdi galdurik dabil
gure Herri zaharra,
hurbil ikusten baitu
ilunaren marra;
nahiz izan indarra,
sua eta garra,
galdera bakarra:
Non dago iparra
“erakutsiko digun
gure artizarra?”
Izarretatik dator
distiraz sormena,
biderako argia
eta kemena.
Elgoibarrek badauka
behar genuena,
alderdiak gainetik
batzen gaituela,
Gida onaren sena,
eutsi gogor lema,
azal ta barrena
bideratuz dena:
“ondo merezia du
bere izena”
Jarri gaitezen, bada
gerora begira;
zer poza lankideak
asko balira!
Jasotzen baduzue
begirada ortzira
iluntasunarekin
distiraz distira
gehiago baitira
txikitik handira,
argitik argira,
milaka guztira:
“Gure etorkizunaren
bermea dira”