Bertsos - View details   To know more about this section

Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten [Bertsoa] / Angel Ugarteburu

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Ugarteburu, Angel

Description

Title
Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten
Dokumentuan jasotako izenburua
Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sarri izaten dugu gidari beharra
Melody (txt)
Txantxangorria
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
21
Number
858
Pages
3
Publication / printing date
2013-03-15

Elgoibarko Izarra: 50 urte argi egiten [Bertsoa] / Angel Ugarteburu

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-15 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarri izaten dugu
gidari beharra:
Egunez eguzkia,
gauez izarra.
Erdi galdurik dabil
gure Herri zaharra,
hurbil ikusten baitu
ilunaren marra;
nahiz izan indarra,
sua eta garra,
galdera bakarra:
Non dago iparra
“erakutsiko digun
gure artizarra?”

Izarretatik dator
distiraz sormena,
biderako argia
eta kemena.
Elgoibarrek badauka
behar genuena,
alderdiak gainetik
batzen gaituela,
Gida onaren sena,
eutsi gogor lema,
azal ta barrena
bideratuz dena:
“ondo merezia du
bere izena”

Jarri gaitezen, bada
gerora begira;
zer poza lankideak
asko balira!
Jasotzen baduzue
begirada ortzira
iluntasunarekin
distiraz distira
gehiago baitira
txikitik handira,
argitik argira,
milaka guztira:
“Gure etorkizunaren
bermea dira”