Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

CANi jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio

Descripción

Título
CANi jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
CANi jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sakela urrez gizendu nahian jarri zineten dietan
Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2367
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2013-05-05

CANi jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-05-05 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sakela urrez gizendu nahian
jarri zineten dietan
gezurrak hanka bat motza eta
zuek herrena bietan.
Miguel, Roberto, Yoli
gorbata, poltsa, boli
odolustu duzue CAN.
Maza bat hartu eskutan eta
emango nizueke KAN!

Bileretako tokiak eta
ospatzen ziren egunak
aldiko zenbat kobratzen zuten,
elkartzen ziren lagunak?
Kontuei begirada
hiru lau zertzelada
deszifratu ditugunak.
Kontu atera zenbat izango
diren ez dakizkigunak.

Akusatuk baldin badira
epaileen adiskide?
Termino antzu da justizia,
amorrua eskubide.
Zer mundu? Zer bizitza?
Erotuta gabiltza
Nafarroa adibide:
Non delitu den hitz egitea
eta lapurtzea libre.