Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

CANi jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
CANi jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
CANi jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sakela urrez gizendu nahian jarri zineten dietan
Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2367
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-05-05

CANi jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-05-05 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sakela urrez gizendu nahian
jarri zineten dietan
gezurrak hanka bat motza eta
zuek herrena bietan.
Miguel, Roberto, Yoli
gorbata, poltsa, boli
odolustu duzue CAN.
Maza bat hartu eskutan eta
emango nizueke KAN!

Bileretako tokiak eta
ospatzen ziren egunak
aldiko zenbat kobratzen zuten,
elkartzen ziren lagunak?
Kontuei begirada
hiru lau zertzelada
deszifratu ditugunak.
Kontu atera zenbat izango
diren ez dakizkigunak.

Akusatuk baldin badira
epaileen adiskide?
Termino antzu da justizia,
amorrua eskubide.
Zer mundu? Zer bizitza?
Erotuta gabiltza
Nafarroa adibide:
Non delitu den hitz egitea
eta lapurtzea libre.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra