Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hezkuntza sistema berritua [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Gurrutxaga, Iker

Descripción

Título
Hezkuntza sistema berritua
Dokumentuan jasotako izenburua
Hezkuntza sistema berritua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ostiraletan zein pozik ginen eta orain berriz beldurrez,
Melodia
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
24
Número
337
Páginas
3
Fecha de publicación / impresión
2013-05-24

Hezkuntza sistema berritua [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-05-24 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Ostiraletan zein pozik ginen
eta orain berriz beldurrez,
agintariek edozein lege
aldatzen dute eta errez.
Gurearekin lehendik nahikoa
badaukagunean berez,
mejora asko egin dituzte
ta gainera letxe txarrez.

2
Aurreko astean onartu zuten
Werten LoMCEren legea,
aurreko hartatik inondik ere
suma daiteke aldea.
Gaztelerari egingo dio
sekulako mesedea,
gainerakoen eskubideak
non kristo daude ordea?

3
Erlijioa berriz gelara
etika alboratuta,
neska-mutilak bi eskolatan
berriz ere banatuta,
eta irakasle kopuru handi bat
lanetik kaleratuta…
Hau da hezkuntza sistema ona
lehengoa mejoratuta.