Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hezkuntza sistema berritua [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iker

Deskribapena

Izenburua
Hezkuntza sistema berritua
Dokumentuan jasotako izenburua
Hezkuntza sistema berritua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ostiraletan zein pozik ginen eta orain berriz beldurrez,
Doinua
Pello Josepe tabernan dela I-A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
24
Zenbakia
337
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2013-05-24

Hezkuntza sistema berritua [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-05-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Ostiraletan zein pozik ginen
eta orain berriz beldurrez,
agintariek edozein lege
aldatzen dute eta errez.
Gurearekin lehendik nahikoa
badaukagunean berez,
mejora asko egin dituzte
ta gainera letxe txarrez.

2
Aurreko astean onartu zuten
Werten LoMCEren legea,
aurreko hartatik inondik ere
suma daiteke aldea.
Gaztelerari egingo dio
sekulako mesedea,
gainerakoen eskubideak
non kristo daude ordea?

3
Erlijioa berriz gelara
etika alboratuta,
neska-mutilak bi eskolatan
berriz ere banatuta,
eta irakasle kopuru handi bat
lanetik kaleratuta…
Hau da hezkuntza sistema ona
lehengoa mejoratuta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra