Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Gure gatazkak balio bat du
balio retroaktiboa
izan da odola izan malkoa
izan poza nahiz tiroa
gogoratzeak eragiten du
batzuetan bertigoa.
Memoria da behar duguna
memoria selektiboa.
J. M. Irazu
Behin borroka bat hasitakoa
herri zahar bati eusteko
eta bidean zenbat hildako
bateko eta besteko!
Garai berririk helduko bada
geure begiz ikusteko
oroitu ere ezin det egin
zenbat daukagun ahazteko!
A. Martin
Gure herriko negua nahiko
nuke jantzi udaberriz
zer oroitua zenbat oroitu
pentsatuaz hainbat aldiz.
Oroimen zaharrak jantzi ditzagun
egitasmo handi berriz
seme-alabek akats berdinak
egin ez ditzaten berriz.
J. M. Irazu
Seme-alabak harri berean
berriro ez erortzeko
zuk oroimenan alde eginda
nik arriskua galtzeko.
Burua putzu haundi bat degu
aspaldin trantze beltzeko
buruan leku asko behar du
herri berri bat sortzeko.
A. Martin
Gainditu gabe buruko toki
hori denez hilobia
sailka dezagun gure akatsa
mesede eta ongia.
Boteretsuen esku egoten
denez askotan zoria
gogoratuaz idatzi behar da
herri honen historia.
J. M. Irazu
Alde batera onartzen dizut
ondo dezu arrazoitu
geure barrena geure burua
dena ezin da herdoitu
baino iraganak ez lezakeenez
gure etorkizuna lohitu
beraz bakoitzak jakingo ahal du
zer ahaztu ta zer oroitu!