Bertsos - View details   To know more about this section

2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin

Gure gatazkak balio bat du
balio retroaktiboa
izan da odola izan malkoa
izan poza nahiz tiroa
gogoratzeak eragiten du
batzuetan bertigoa.
Memoria da behar duguna
memoria selektiboa.

J. M. Irazu

Behin borroka bat hasitakoa
herri zahar bati eusteko
eta bidean zenbat hildako
bateko eta besteko!
Garai berririk helduko bada
geure begiz ikusteko
oroitu ere ezin det egin
zenbat daukagun ahazteko!

A. Martin

Gure herriko negua nahiko
nuke jantzi udaberriz
zer oroitua zenbat oroitu
pentsatuaz hainbat aldiz.
Oroimen zaharrak jantzi ditzagun
egitasmo handi berriz
seme-alabek akats berdinak
egin ez ditzaten berriz.

J. M. Irazu

Seme-alabak harri berean
berriro ez erortzeko
zuk oroimenan alde eginda
nik arriskua galtzeko.
Burua putzu haundi bat degu
aspaldin trantze beltzeko
buruan leku asko behar du
herri berri bat sortzeko.

A. Martin

Gainditu gabe buruko toki
hori denez hilobia
sailka dezagun gure akatsa
mesede eta ongia.
Boteretsuen esku egoten
denez askotan zoria
gogoratuaz idatzi behar da
herri honen historia.

J. M. Irazu

Alde batera onartzen dizut
ondo dezu arrazoitu
geure barrena geure burua
dena ezin da herdoitu
baino iraganak ez lezakeenez
gure etorkizuna lohitu
beraz bakoitzak jakingo ahal du
zer ahaztu ta zer oroitu!