Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-07-08 Amoroto Jaialdia
Gai-emailea
Ugarteburu, Maribi
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Paya, Xabi
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.

Descripción

Melodia
Kontu barri bat suzedidu da II
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
18

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga

Nik barne saila hartuko neuke
hortarako deukot sena
nire ardurak izango ziren
bodega ta almazena.

I. Elortza

Ekonomiaz ez dakit baina
hoixe gura dot hartzea
lehenengo legea izango da
ez danik ez gastatzea.

S. Colina

Ez barne sailburu ez industria
ez dut nahi halako ezer
baina gustura egingo nuke
lehendakariaren txofer.

S. Lizaso

Nere asmoa beti izan da
turismo saila hartzeko
aitzaki ederra izango baita
debalde bidaiatzeko.

X. Paya

Kanpo harreman edo foreign affairs
arloa hartu beharko
inglesez dakien bertsolari
bakarra neu naizelako.

M. Amuriza

Nik barditasun sailean nahi dot
lanean hasi jo ta ke
oholtza ganean bost neska eta
mutil bat ikusi arte.

U. Iturriaga

Lehendakarigai nik ikusten dot
Sebastian oso-osorik
horrek “Kauen dios” esan ezkero
ez dau oposizinorik.

I. Elortza

Baina laster independentzia
be lortuko da ta jode
egun horretan izan gura dot
Riojan enbajadore.

S. Colina

Bizipoza eman behar zaionez
triste dagon herriari
ez Lizaso eta ez Egaña
Mañukorta lehendakari!

S. Lizaso

Mañukortantzat baldin balira
lehendakarian aukerak
sagardotegian egin beharko
gobernuaren bilerak.

X. Paya

Mañukortai boto emateko
a ze zerrenda luzeak!
Baina hari pagau beharko jakoz
kastellanoko klaseak.

M. Amuriza

Zailtasuntxo bat nik ikusten dot
Mañukortari begira:
Ajuria Enea nok pasauko dau
Lakuatik Larruskainera?

U. Iturriaga

Gu garenez politburoa ta
garenez zuzendaritza
kolektibotik kanpora dagoz
Iratxe eta Onintza.

I. Elortza

Niretzat Unai da lehendakari
ta entzun gura dituk gorak
Euskal Herrian ondo letorke
anarkia apurtxo bat.

S. Colina

Egingo diogu Mañuri eta
anarkiari ohore
baina nor kristo jarriko dugu
Botswanan enbajadore?

S. Lizaso

Lehenengo lana egingo nuke
lehendakaritza hartuta
lehendakaritza Loiolan jarri
San Ignazio kenduta.

X. Paya

PPk eta SOEk * ez deuskue
guri trabarik jarriko
hamen bertsotan ez dakiena
ilegalizau ta kito!

M. Amuriza

Berdin Mintegi berdin Lizaso
zein Mañukorta bestela
lehen dagoena baino hobea
seguru izango dela.


* PSOE.