Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Bi kultura eredu
a ze komeria!
Nere baratza ez da
aita aberia
neurrian botatzen det
bertan izerdia
karakol ta bareak
gizona zer dia?
Berentzat erdia ta
neretzat erdia. (bis)
A.M. Peñagarikano
Ez pentsa hau degunik
hemen deskontrola
bakoitzari berea
ematen zaiola.
Tomateak sulfatoz
hemen ditut hola
total ze inporta zaio
edo zer ajola?
Gero jaten dituzte
lerde dariola. (bis)
M. Lujanbio
Zure baratza dago
besten menpekoa
ez da -barkatu aita-
parte onekoa
"Etxeko tomatea
hau bai balekoa"
esaten dezu beti
luzatuz lepoa
baino hauts urdin hoi ez da
gure etxekoa. (bis)
A.M. Peñagarikano
Lehen ere egina nago
hau hainbeste aldiz
ni ofiziala naiz
eta zu aprendiz.
Urdinez dauzkatela
ematen dizut hitz
nik eukiko nituen
azafranak horiz
Orio segundara
jetsi izan ez balitz. (bis)
M. Lujanbio
Tomate ta Oriyo
nahastutzen du dena
tomate botaz dabil
estropan barrena.
Aita onartu zazu
zure ondorena
beti zure manera
beti zure sena
betiko era ez da
erarik onena. (bis)
A.M. Peñagarikano
Ez pentsa aita ez da
horren zoketea
ez da antzinakoa
edo paketea.
Bandeja atera nahi det
gauz onez betea
ta ez al zenuke nahi
hortikan jatea
zure karakolak ta
nere tomatea? (bis)
M. Lujanbio
Proposamen hori ez
hartzea aintzako
hobea izango da
aita biontzako.
Nik nerea zaintzen det
nerea dalako
bertatik jan behar det
tomatea bapo
karakolak ta oskolak
danak zuretzako. (bis)