Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-07-27 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Bi kultura eredu
a ze komeria!
Nere baratza ez da
aita aberia
neurrian botatzen det
bertan izerdia
karakol ta bareak
gizona zer dia?
Berentzat erdia ta
neretzat erdia. (bis)

A.M. Peñagarikano

Ez pentsa hau degunik
hemen deskontrola
bakoitzari berea
ematen zaiola.
Tomateak sulfatoz
hemen ditut hola
total ze inporta zaio
edo zer ajola?
Gero jaten dituzte
lerde dariola. (bis)

M. Lujanbio

Zure baratza dago
besten menpekoa
ez da -barkatu aita-
parte onekoa
"Etxeko tomatea
hau bai balekoa"
esaten dezu beti
luzatuz lepoa
baino hauts urdin hoi ez da
gure etxekoa. (bis)

A.M. Peñagarikano

Lehen ere egina nago
hau hainbeste aldiz
ni ofiziala naiz
eta zu aprendiz.
Urdinez dauzkatela
ematen dizut hitz
nik eukiko nituen
azafranak horiz
Orio segundara
jetsi izan ez balitz. (bis)

M. Lujanbio

Tomate ta Oriyo
nahastutzen du dena
tomate botaz dabil
estropan barrena.
Aita onartu zazu
zure ondorena
beti zure manera
beti zure sena
betiko era ez da
erarik onena. (bis)

A.M. Peñagarikano

Ez pentsa aita ez da
horren zoketea
ez da antzinakoa
edo paketea.
Bandeja atera nahi det
gauz onez betea
ta ez al zenuke nahi
hortikan jatea
zure karakolak ta
nere tomatea? (bis)

M. Lujanbio

Proposamen hori ez
hartzea aintzako
hobea izango da
aita biontzako.
Nik nerea zaintzen det
nerea dalako
bertatik jan behar det
tomatea bapo
karakolak ta oskolak
danak zuretzako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra