Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu
Parisera iritsi
orduak luzaro
Torre Eiffel azpian
orduak igaro
argazki bat sartuta
hiru hitz gehiago
gaur egun poesia
i-Phonean dago.
A. Mendiluze
Zer kontatu degu ba
berdina gehiena?
Baina zein da ba i-Phon
horren ondorena?
Bidaltzen du denborak
borratzen duena
nik bidaltzen dedana
geldituko dena.
J.M. Irazu
Teknologia ez doa
bizitzan kaltean
mezu bat bidali ta
han etxe partean
zu postala idazten
bihotza betean
eta iritsiko da
gurekin batean.
A. Mendiluze
Zuk zer egingo zendun
baneukan susmoa:
"Itxoin wifia dagon
nunbaitera noa".
Paristik bidaltzea
bagendun asmoa
nun galdu zaizu zuri
romantizismoa?
J.M. Irazu
Romantizismo asko
badaukat aukeran
horretatikan beti
dabilkit soberan
Facebook-ean zabaldu
friki baten eran
bestela ezin leike
inbidirik eman.
A. Mendiluze
Zuk eman inbiria
nik aukeran paso
postala bidal zazu
egidazu kaso
etxekoentzat ez da
berdina akaso
"Pi-pi" bat entzun edo
eskuetan jaso.
J.M. Irazu
" "Pi-pi" bat jaso eta
bihotza itzali
uhinak ez itzazu
hola erabili..."
mezua izan leike
nahiko erregali
a ta postal polit bat
nei ere bidali!
A. Mendiluze
Nik bat bidali det ta
horrekin primeran
etxekoak poztuko
baitira aukeran
ta erosiko dizut bat
lehen zenion eran
bueltan jakin dezazun
nun ibili geran.