Bertsos - View details   To know more about this section

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Badakigu elkarrekin oporretan izan zaretela hortik zehar. Iritsi zareten lekura iritsi eta etxekoekin harremanetan, zuen berri emateko asmoz hasi zaretela: Aitor, denda batera joan, postal eder bat erosi, eta txukun-txukun idazten hasi da; Jexux Mari, berriz, bere iPhone-a hartu, eta behatz mugimenduan hasi da.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu

Parisera iritsi
orduak luzaro
Torre Eiffel azpian
orduak igaro
argazki bat sartuta
hiru hitz gehiago
gaur egun poesia
i-Phonean dago.

A. Mendiluze

Zer kontatu degu ba
berdina gehiena?
Baina zein da ba i-Phon
horren ondorena?
Bidaltzen du denborak
borratzen duena
nik bidaltzen dedana
geldituko dena.

J.M. Irazu

Teknologia ez doa
bizitzan kaltean
mezu bat bidali ta
han etxe partean
zu postala idazten
bihotza betean
eta iritsiko da
gurekin batean.

A. Mendiluze

Zuk zer egingo zendun
baneukan susmoa:
"Itxoin wifia dagon
nunbaitera noa".
Paristik bidaltzea
bagendun asmoa
nun galdu zaizu zuri
romantizismoa?

J.M. Irazu

Romantizismo asko
badaukat aukeran
horretatikan beti
dabilkit soberan
Facebook-ean zabaldu
friki baten eran
bestela ezin leike
inbidirik eman.

A. Mendiluze

Zuk eman inbiria
nik aukeran paso
postala bidal zazu
egidazu kaso
etxekoentzat ez da
berdina akaso
"Pi-pi" bat entzun edo
eskuetan jaso.

J.M. Irazu

" "Pi-pi" bat jaso eta
bihotza itzali
uhinak ez itzazu
hola erabili..."
mezua izan leike
nahiko erregali
a ta postal polit bat
nei ere bidali!

A. Mendiluze

Nik bat bidali det ta
horrekin primeran
etxekoak poztuko
baitira aukeran
ta erosiko dizut bat
lehen zenion eran
bueltan jakin dezazun
nun ibili geran.