Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-10-19 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean?

Descripción

Melodia
Beti penetan beti penetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Personas
Otamendi, Martxelo
Entidades
Euskaldunon Egunkaria

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Bost egun harek gogoratuta
ondino minez azala
nahiz ta esperantza galduta neukan
denpora pasatu ahala
Martxelorena jakinda jakin
arren itxoin beharko dala
ein eustiena egia zala
jenteak jakin daiala.

M. Lujanbio

Nik bere hortan utzi nuen ta
ez nabil zure gisara
Martxelorena da aspaldiko
lehen argi begirada
ta Espainia zigortu dute
notizia on bat hara
baina hogeta lau mila euroena
ja burla egitea da.

I. Elortza

Mina dirutan ordaintze hori
burla bat dala badakit
baina epai bat gura neuke nik
esango deutsut zergatik:
nere minaitik zeure minaitik
nigatik eta zeugatik
eta baita be kontatzerik be
eukiko ez dabenengaitik.

M. Lujanbio

Nik aitortzen det barruan hartu
nuela poz bat itzela
baino bigarren irakurketa
izan liteke horrela:
hara tortura salaketa bat
konpondu behar bezela
esan nahiko du beste guziak
gezurrezkoak direla.

I. Elortza

Gezurrezkoak diren besteak
dana dan simulakroa
boteretsuak gainetik dagoz
ta da erdi teatroa
baina apurka kontauko dogu
guri pasatutakoa
anitza da ta herri honek daukan
minaren errelatoa.

M. Lujanbio

Politikoen zuriketako
ez ahal da behintzat izango!
Salaketa bat konpondu dela
ta ez daudela gehiago.
Nik oraindik’e minduta dauzkat
nere errai, beso, zango...
Ahaztu ez ditut egingo baino
aurrerako pronto nago.