Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza
Bost egun harek gogoratuta
ondino minez azala
nahiz ta esperantza galduta neukan
denpora pasatu ahala
Martxelorena jakinda jakin
arren itxoin beharko dala
ein eustiena egia zala
jenteak jakin daiala.
M. Lujanbio
Nik bere hortan utzi nuen ta
ez nabil zure gisara
Martxelorena da aspaldiko
lehen argi begirada
ta Espainia zigortu dute
notizia on bat hara
baina hogeta lau mila euroena
ja burla egitea da.
I. Elortza
Mina dirutan ordaintze hori
burla bat dala badakit
baina epai bat gura neuke nik
esango deutsut zergatik:
nere minaitik zeure minaitik
nigatik eta zeugatik
eta baita be kontatzerik be
eukiko ez dabenengaitik.
M. Lujanbio
Nik aitortzen det barruan hartu
nuela poz bat itzela
baino bigarren irakurketa
izan liteke horrela:
hara tortura salaketa bat
konpondu behar bezela
esan nahiko du beste guziak
gezurrezkoak direla.
I. Elortza
Gezurrezkoak diren besteak
dana dan simulakroa
boteretsuak gainetik dagoz
ta da erdi teatroa
baina apurka kontauko dogu
guri pasatutakoa
anitza da ta herri honek daukan
minaren errelatoa.
M. Lujanbio
Politikoen zuriketako
ez ahal da behintzat izango!
Salaketa bat konpondu dela
ta ez daudela gehiago.
Nik oraindik’e minduta dauzkat
nere errai, beso, zango...
Ahaztu ez ditut egingo baino
aurrerako pronto nago.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra