Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Aulki gurpildun bati tiraka
bide zuzena okerra
zurearekin topo ein ta bete
degu bankuan bazterra.
Haurra ta amona biak zenbat lan
zenbat mimo zenbat gerra!
Baina zaintzetik zaintzera aizu
badago alde ederra!
A. Arzallus
Bizitza honen bilakaera
nunbait bereizi behar baitzen
pentsa ezazu ez dela hausten
beti duela jarraitzen.
Nahiz ta zainketa gogor horrekin
den hari hori amaitzen
berak zu zaindu zinduelako
ari zara bera zaintzen.
M. Lujanbio
Batzuek hasten bestek amaitzen
nola bizitza hori dan
zure umeak dena aurretik
hainbeste urte segidan...
Gure amonak azkena gertu
amildegia dilindan
ta ni berari beira pentsatzen
neri're zer datorkidan.
A. Arzallus
Nahiko galdera zaila da baina
ahaleginduko natzaizu:
ni bezalaxe norbait zaintzeko
maitasunez zara gai zu
eta nahiz eta bukaera beti
mingotsa ohi dugun aizu
zuk ereindako maitasun hori
bueltan etorriko zaizu.
M. Lujanbio
Etortzen bada nik hartuko det
horretaz ez naiz kejatzen
sarri gabiltza ume txikiak
izan ala ez pentsatzen
gu sasoiko ta gazteak gera
ta bizitza betean zen
ta gure zaharrak zahartzen dirala
maiz ez gera konturatzen.
A. Arzallus
Baina jakintza isilekoa
hor daramagu senean
hemen irrizka dagon bakarra
haur hau auto barrenean
ta bizitzaren konklusioa
horixe da azkenean:
gure bizitza ederrena da
ohartzen ez garenean.