Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Aulki gurpildun bati tiraka
bide zuzena okerra
zurearekin topo ein ta bete
degu bankuan bazterra.
Haurra ta amona biak zenbat lan
zenbat mimo zenbat gerra!
Baina zaintzetik zaintzera aizu
badago alde ederra!

A. Arzallus

Bizitza honen bilakaera
nunbait bereizi behar baitzen
pentsa ezazu ez dela hausten
beti duela jarraitzen.
Nahiz ta zainketa gogor horrekin
den hari hori amaitzen
berak zu zaindu zinduelako
ari zara bera zaintzen.

M. Lujanbio

Batzuek hasten bestek amaitzen
nola bizitza hori dan
zure umeak dena aurretik
hainbeste urte segidan...
Gure amonak azkena gertu
amildegia dilindan
ta ni berari beira pentsatzen
neri're zer datorkidan.

A. Arzallus

Nahiko galdera zaila da baina
ahaleginduko natzaizu:
ni bezalaxe norbait zaintzeko
maitasunez zara gai zu
eta nahiz eta bukaera beti
mingotsa ohi dugun aizu
zuk ereindako maitasun hori
bueltan etorriko zaizu.

M. Lujanbio

Etortzen bada nik hartuko det
horretaz ez naiz kejatzen
sarri gabiltza ume txikiak
izan ala ez pentsatzen
gu sasoiko ta gazteak gera
ta bizitza betean zen
ta gure zaharrak zahartzen dirala
maiz ez gera konturatzen.

A. Arzallus

Baina jakintza isilekoa
hor daramagu senean
hemen irrizka dagon bakarra
haur hau auto barrenean
ta bizitzaren konklusioa
horixe da azkenean:
gure bizitza ederrena da
ohartzen ez garenean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra