Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-12-01 Sondika Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Lekue, Etxahun
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso

Hainbat urtean kafea hartzera
etortzen zinen propio
halabeharrez lanpostuak'e
esana dizu adio.
Orain kopa ta goraino bete
besterik ez du desio.
Barkatu baina penak kentzeko
alkoholak ez du balio. (bis)

E. Lekue

Lehen kafetxu bat hartu ostean
beharrera Etxahun alai
orain beharrik ez dekot eta
ezer ez da pozteko gai.
Denpora sobran dekot nik eta
tragoa hartuko dot lasai
penak ahazteko ez dau balio
baina despistatzeko bai. (bis)

S. Lizaso

Ustez aurrera zoazela ta
joan zindezke atzera
ta bide horrek emango zaitu
zeure burua galtzera.
Lehen kafeakin hiztuna zinen
berritsu baten antzera
ta orain berriz kopa hartuta
isilik gelditzen zera. (bis)

E. Lekue

Indar apurrik baldin baneuko
egingo neuke garrasi
berbetarako ez dot gogorik
ez baitakit nondik hasi.
Honek bizitza laburtzen ei dau
zeuregandik dot ikasi
baina horrela bizitzekotan
kasik hoba da ez bizi. (bis)

S. Lizaso

Nahiz eta jakin bizi irauten
dadukagula lan zaila
hiltzeraino zuk ez zazu bultza
zure etsipenan maila
penagarri da alkoholan morroi
zu bezelako mutila.
Utzi kafea nere kontu ta
zoaz zu lanaren bila. (bis)

E. Lekue

Orain artean ein izan dodaz
lan alkarrizketa batzuk
baina erantzun bati bardina
"Trankil abisauko zaitut".
Dirurik ez dot, neure kontuan
apuntatu egizu zuk
kafea soilik nahi dodanean
dana ordainduko dotsut. (bis)