Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso
Hainbat urtean kafea hartzera
etortzen zinen propio
halabeharrez lanpostuak'e
esana dizu adio.
Orain kopa ta goraino bete
besterik ez du desio.
Barkatu baina penak kentzeko
alkoholak ez du balio. (bis)
E. Lekue
Lehen kafetxu bat hartu ostean
beharrera Etxahun alai
orain beharrik ez dekot eta
ezer ez da pozteko gai.
Denpora sobran dekot nik eta
tragoa hartuko dot lasai
penak ahazteko ez dau balio
baina despistatzeko bai. (bis)
S. Lizaso
Ustez aurrera zoazela ta
joan zindezke atzera
ta bide horrek emango zaitu
zeure burua galtzera.
Lehen kafeakin hiztuna zinen
berritsu baten antzera
ta orain berriz kopa hartuta
isilik gelditzen zera. (bis)
E. Lekue
Indar apurrik baldin baneuko
egingo neuke garrasi
berbetarako ez dot gogorik
ez baitakit nondik hasi.
Honek bizitza laburtzen ei dau
zeuregandik dot ikasi
baina horrela bizitzekotan
kasik hoba da ez bizi. (bis)
S. Lizaso
Nahiz eta jakin bizi irauten
dadukagula lan zaila
hiltzeraino zuk ez zazu bultza
zure etsipenan maila
penagarri da alkoholan morroi
zu bezelako mutila.
Utzi kafea nere kontu ta
zoaz zu lanaren bila. (bis)
E. Lekue
Orain artean ein izan dodaz
lan alkarrizketa batzuk
baina erantzun bati bardina
"Trankil abisauko zaitut".
Dirurik ez dot, neure kontuan
apuntatu egizu zuk
kafea soilik nahi dodanean
dana ordainduko dotsut. (bis)