Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Perea, Oihane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Laurogeita bost urteko emakume zaharra zara. Txikitan etxeko lorategian zuhaitz baten hazia jarri zenuten, eta zurekin batera hazi da zuhaitz hori. Laurogeita bost urteko zuhaitza zen, gaixotu egin da eta moztu egin behar izan duzue. Eta orain, beheko suaren aurrean zaude jausitako zuhaitz hori erretzen.

Descripción

Melodia
Beste bateko inularretan
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene haritza ene zuhaitza
ene lagun aspaldiko
zenbat konpartitu dugun biok
gaur pentsatzen nerekiko
malko txiki bat erori zait ta
barruko arnasa ito
jakin nahi nuke nire barrua
mantenduko ote den tinko.
Zuhaitza moztu ta egur zatitan
egin zintugun betiko
baina zuk piztu didazun sua
ez da erraz itzaliko.

Bizi izan ditugu maitasunak
bizi izan ditugu gerrak
busti dituzu itxaropenez
eta malkoez bazterrak
zure adarrek ere ikusi
dituzte nire plazerrak
larogeita bost urte luzeetan
hautsi zaitu motozerrak
baina oraindik bizirik gaude
ta ez Jainkoari eskerrak
ta zure ezkurrek baietz guri eman
zuhaixka txiki ederrak!