Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Denontzako jaiak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue

Descripción

Título
Denontzako jaiak
Dokumentuan jasotako izenburua
Denontzako jaiak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txanpain botilak, kopak, trapuak, drogak, pankartak, dantzak, kantuak...
Firma
Uxue Alberdi Estibaritz
Fecha
2013-07-28
Melodia
Itsaso hori dago zatarra
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Número
2379
Fecha de publicación / impresión
2013-07-28

Denontzako jaiak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-28 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txanpain botilak, kopak, trapuak,
drogak, pankartak, dantzak, kantuak...
Baina kamerak “zoom in” egin du.
Utzi ditu fokatuak
eme desenfokatuak:
kamiseta urratuak,
bular eskuz zanpatuak
ipurmasail kolpatuak...
txaranga-doinuz dantza egiten
al du patriarkatuak,
irribarreek estal ditzaten
gorputz subordinatuak?

Batzuek ozen diote “alde!”,
askok burua jiratu suabe...
Pixa egitera ere binaka
joaten gara bazpare...
(libre ustean halare).
Baina hain ohituta gaude,
azter gaitzaten goi ta behe
sarri konturatu gabe.
Ohartu gabe uzkurtzen diren
gure gorputzei galde!
Emakumeok ondo dakigu:
eskuak beti hor daude.

Menorkan edo Euskal Herrian;
Tahrir-en edo Plaza Barrian;
emakume ta gizonak gaude
desberdintasun gorrian,
egunen joan etorrian.
Hamaika esku gerrian,
zirri hemen ta zirri han
lerde zuria irrian...
Lujanbiori aditu nion
galdera dut eztarrian:
“zer, arazo hau baldin balego
beste denen oinarrian?”.