Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Denontzako jaiak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue

Deskribapena

Izenburua
Denontzako jaiak
Dokumentuan jasotako izenburua
Denontzako jaiak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txanpain botilak, kopak, trapuak, drogak, pankartak, dantzak, kantuak...
Sinadura
Uxue Alberdi Estibaritz
Data
2013-07-28
Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Zenbakia
2379
Argitalpen / inprimatze data
2013-07-28

Denontzako jaiak [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-28 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txanpain botilak, kopak, trapuak,
drogak, pankartak, dantzak, kantuak...
Baina kamerak “zoom in” egin du.
Utzi ditu fokatuak
eme desenfokatuak:
kamiseta urratuak,
bular eskuz zanpatuak
ipurmasail kolpatuak...
txaranga-doinuz dantza egiten
al du patriarkatuak,
irribarreek estal ditzaten
gorputz subordinatuak?

Batzuek ozen diote “alde!”,
askok burua jiratu suabe...
Pixa egitera ere binaka
joaten gara bazpare...
(libre ustean halare).
Baina hain ohituta gaude,
azter gaitzaten goi ta behe
sarri konturatu gabe.
Ohartu gabe uzkurtzen diren
gure gorputzei galde!
Emakumeok ondo dakigu:
eskuak beti hor daude.

Menorkan edo Euskal Herrian;
Tahrir-en edo Plaza Barrian;
emakume ta gizonak gaude
desberdintasun gorrian,
egunen joan etorrian.
Hamaika esku gerrian,
zirri hemen ta zirri han
lerde zuria irrian...
Lujanbiori aditu nion
galdera dut eztarrian:
“zer, arazo hau baldin balego
beste denen oinarrian?”.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra